2014-02-01

Labastidako Topaketak



Hemen daukazue gure Maria Luisaren iritzia, Labastidako topaketari buruz 



EPAtik antolatutako 2. Literatur topaketa: Labastida

Urtarrilaren  29an Urola kostako  eta Gasteizeko EPAkide mordoxka elkartu ginen Labastidan.
Goizez Henrik Ibsenek idatzitako eta 1879an lehen aldiz taularatutako Panpinen etxea antzerki obraren tertulia egin genuen hiru taldetan banaturik. Euskarazko talde bat eta bi gaztelerazko osatu genituen.
Ondoren, ¿ Y tú qué puedes hacer?   dokumental motza ikusi eta honen gaineko  iritzi , eta proposamenak azaldu genituen. Kasu honetan  gaztelera hutsean izan zen , ez baitzegoen denborarik taldeka biltzeko.
Jarraian bazkaria etorri zen, elkar ezagutu eta ideiak kontrastatzeko aproposa.
Arratsaldean herria ezagutzeko aukera izan genuen bi turismo gidakin. Batak euskaraz eman zituen azalpenak eta besteak gazteleraz.
Egun betea  izan zen. Beste eskoletakoen iritziak entzun,ideiak kontrastatu, eta kontzientzia kritikoa izateko bideak irekitzen lagun dezakeena.
Garrantzitsua deritzot gelatik ateratzeari .  Beste eskola batzuetako jendea ezagutzeak eta elkarrekin lan egiteak  mugak apurtzen laguntzen du eta aire freskoa dakar
M. Luisa Llona
 

1 comentario:

Rosa Arrigain dijo...

HASTEKO ESKERRIKASKO GUZTIOI ZUEN KOLABORAZIOARENGATIK, ZUEI ESKER IKAS KOMUNITATEKO JARRAIPENA GURE IKASTETXEAN BIZIRIK DAGO...