Pasa den otsailaren 1a oso egun berezia izan zen gure eskolarako. Izan ere, Ikas-Komunitateak Helduen Eskoletako IV. Topaketa ospatu genuen Azpeitian. Bertan Zaramaga, Sansomendi eta Araba-Errioxako kideekin elkartu ginen, horiek ere, gu bezala, sinistuta baitaute eskolen eraldaketa guztion partaidetzari esker lor dezakegula.
Ikas-Komunitate proiektuaren xedea ikasteko eta irakasteko ilusioa piztea denez, Arrasate eta Eibarko eskoletako kide berriak animatu genituen euren erronkarekin jarrai dezaten.
Hauez gain, administrazioaren ordezkariak ere bertaratu ziren proiektuaren berezitasunak aurrez-aurre ezagutzeko asmoz, eta bide batez, egunpasa egitera gurekin.
Egun zoragarria gertatu zitzaigun denoi, nekatuta baina ilusioz beteta bueltatu ginen. Azken batean, Helduen Eskoletan ere eskola berria amesteko aldarrikapenari eutsi nahi diogu: LANKIDETZAN eta ELKARTASUNEAN oinarritutako ESKOLA.
Mila esker parte hartu zenuten guztioi !
Además, contamos con la presencia de representantes de la administración educativa quienes pudieron conocer directamente el compromiso de todas y todos los participantes en este proyecto, en el que se va consiguiendo ampliar el contexto en el que las alumnas y alumnos aprenden, con la colaboración del entorno social que rodea nuestros centros.
Fue un día intenso en el que se compartieron, fundamentalmente, las ilusiones que vivimos centros educativos para personas adultas, que queremos reivindicar una escuela basada en prácticas cooperativas y solidarias.
1 comentario:
Eskerrik asko Eskolari, horrelako antolaketak egin ahal izatea. Asko aberasten gera zuei esker. Zegi horrela, guk hor izango gera!
Publicar un comentario