2013-12-17

         
BELLAS ARTESEKO MUSEORA IRTEERA

ABENDUAREN 12 an







Abenduaren 12an Bilboko Arte Ederren Museora egin genuen irteera Darío Regoyos margolari asturiarraren obra ikustera.
Hasteko, doa hemendik nere eskerrik beroenak irteera hau ein hobeto antolatu eta gurekin izan genituen irakasleak: Rosa, Arrigain,Belén García eta Karmen Portillo.
Jende asko ginen eta bidaia Zarauztik Azpeitian eta Azkoitian barrena egin behar izan genuenez luze xamarra gertatu zen.
Bilbora heldu orduko taldeak eta bisita orduak jarri zizkiguten eta ondoren, bakoitzak eguna antolatzeko aukera izan zuen.

Amaia Arenal izeneko gidari bikaina izan genuen bisita Euskaraz egin genuenok.
Esan gabe doa oso egoki azaldu zizkigula bai Regoyosen bizitza baita haren obraren nondik norakoa ere.

Margolari hau lehendik ezaguna banuen ere bere teknikak, gaiak, testuinguruak, zirkunstantziak, motibazioak etabarrak ezagutzeak bere obra beste begi batzuekin begiratzeko eta baloratzeko aukera eman dit.

Inpresionismoaren ordezkari nagusia izan zen artista asturiar honen heriotzaren mendeurrena dela-eta antolatutako Darío de Regoyos (1857-1913) erakusketak 130 artelan baino gehiago (marrazkiak eta grabatuak, olioak, pastelak, akuarelak) biltzen ditu.

Regoyosek margotutako paisaietan argiak, aldaketa kromatikoa eta irudikapen ausartak garai hartarako planteamentu berritzailea ekarri zuen.
Jatorri asturiarra bazuen ere, harreman artistiko eta familiar estua izan zuen Euskal Herriarekin bere bizitza osoan, eta eragin handia izan zuen mende aldaketako euskal pintura modernizatzeko orduan.

Erakusketak zenbait atal ditu, eta Regoyosen hasierako etaparekin hasten da; aro hartan, margolariak paisaia-pintura deskubritu zuen eta lehenengo bidaiak egin zituen. Ondoren, Espainia beltzaren gaiari eskainitako lanak daude, eta, besteak beste, bere grabatu-serie ospetsua ere tartean dago. Jarraian, esperientzia puntillista eta inpresionista datoz (azken hori da erakusketaren hari nagusia). Amaitzeko, margolariaren jatorrizko agiriak eta erretratuak bildu dira.
Regoyosen pinturak zenbait etapa izan zituen. Hasieran,Belgikan, erretratuak eta paisaiak agertzen dira. Ondoren, Regoyosek berak Espainia beltza izendatu zuen seriea etorri zen, sinbologiaz beterik. Beste aroetako bat teknika puntillistarena da, Seurat, Signac eta Pissarro margolariekin izandako adiskidetasunari esker ezagutu zuena. Azkenik, Regoyos inpresionista dago. Erakusketak arreta berezia eskaintzen dio aro horri, garai hartako paisaia-pinturaren arloan Regoyosek egin zituen berrikuntzen erakusgarri diren olio ugari bildu dira eta.

PK.Garzia

No hay comentarios: