2012-11-24

ERRONKA: 24 ORDU ALKOHOLARIK GABE


Pertsona batek alkoholarekiko menpekotasun fisikoa azaltzen duenean, eta  gizarte, familia zein laneko erantzukizunak albo batera utzita edaten jarraitzen badu, pertsona hori alkoholikoa dela esan daiteke. Bada, horrela ikusten zuten beraien burua, ostegun honetan, Alkoholiko Anonimo elkartetik gure eskolara hurbildu ziren lau pertsonek, eta euren testigantzak partekatu zituzten hitzaldira bertaratu ginenokin.
 Gure gizartean, alkohola da sustraituta dugun droga nagusia. Alkoholiko Anonimo elkarteko kideen hitzetan: “ohikoa da, norberak arazoa duela ez onartzea” eta “askotan faktoreren batek gertatu behar du horretaz jabetzeko”. 
Familiak asko sufritzen du eta horregatik oso inportantea da “Al Anon” bezalako elkarteak ere ezagutzea eta hurbiltzea.
Alkoholikoen ohien jokabidea, abstinentzia osoa eta alkohola presente dagoen arrisku egoerak saihestea izaten da. Ziur gaude eskolara etorri zaizkigun lagunek gaindituko dutela erronka hori. Eta guk gure aldetik eskerrik beroenak eman behar dizkiegu eta indar guzti-guztia … bejondeizuela !

EL RETO DIARIO: 24 HORAS SIN PROBAR ALCOHOL
Nuestro agradecimiento a los cuatro integrantes de AA que el jueves se acercaron a nuestra escuela para compartir con nosotros su experiencia en torno al mundo del alcohol. En algún caso, el alcoholismo era el resultado de una larga historia de abuso, pero en la mayoría adoptaba la forma de escape a una realidad difícil de asumir. En cualquier caso, un grave problema con una sustancia que forma parte de nuestra cultura y que suele acompañar, con gran naturalidad, los momentos más significativos de nuestra vida, de hecho suele ser el broche para sellar celebraciones y eventos de todo tipo.
Sus relatos nos han recordado que el alcohol es una de las sustancias adictivas mejor toleradas socialmente y  una enfermedad que supone un tremendo riesgo para el que la padece y para quienes conviven con él. También aludieron al hecho de que la convivencia con una persona que bebe altera la vida de los que la acompañan hasta límites insospechados y que la familia suele estar tan enferma como los propios alcohólicos, por lo que se considera fundamental que comprenda que alcohol y enfermedad van indisolublemente unidos.