2011-03-21

21 de MARZO: DÍA MUNDIAL de la POESÍA




Ez dadila gaurko eguna pasa, olerki bat behinik-behin, irakurri gabe. 

Olerkigintza, herrien ahotsa eta oroimena da, eta ezin gaitu utzi axolagabe.

A continuación, una propuesta de lectura a la que podéis sumar la realizada por Kontxi Mendez, el día 17 de este mes de marzo.



EGUN HURA
Esango didazu ez dela egia baina batzuetan ematen du
mundua geratu egiten dela. Bira egiteari utzi eta,
gurekiko behingoz abegitsu eta gaztigu eginez bezala,
une hori luzatzen digu betiko.

Esango didazu gehiegikeria dela nirea,
eta esaten ditudanak ez direla hain muntako,
hain berebiziko, beste gertaera batzuen aldean.

Baina uztaileko arratsalde hartan,
oraindik gazte, oraindik herabe,
etxekoak zelai hartan futbolean ikustean,
neska koskor ala nagusi izan,
orduan konturatu nintzen,
gutxi barru gutariko batzuk,
eta baita lekua bera ere,
desagertu egingo zirela.

Ez zen egun hartan ezer berezitik gertatu
baina une hura,
esnezko erle eta argizarizko zelaien eguna,
bakarra izango da beti niretzat.

Kirmen Uribe
(Bitartean heldu eskutik, 2001)

No hay comentarios: